Vodka chancla
Tour hontako 4 etapa pasa, eta unetxo bat libre antzean bilatu ostean ekiten diot neure neure 2. zutabea idazteari.
Tour eko egunerokoak, ez du momentu "libre " askorako ematen. Orain 2 egun, irakurtzeko hartu nuen nere denboratxoa , atzo Andy Schleck etorri zen bixitan, eta ordu betean elkarrekin izandako solasaldia, ikaragarri gozatu ostean, irribarre txikiaz egin nuen lotarako bidea.
Eta gaur, ia gaueko 11 ak jo eta ohera joan aurreko une hau, gaurko etapak ekarri duen gatzak eta berakatzari buruzkoa idazteko erabilko dut.
Gaurkoan, helmugan egon diren 2 erorikoen erruduntzat jo dute komisarioek Peter Sagan, eta ondorioz etxera bidali dute munduko txapelduna. Zorrotza edo zorrotzegia izan den esatea ez zait niri egokitzen, zeren etxera bidaltzea justifikatzen dutenak ulertzen ditudan bezela, juezak gogorregiak izan direla esaten dutenakin ere bat egiten baitut.
Orain gutxi telefonoz hitz egin dudan lagun batek esan dit, aurreko baten Alberto Contadorri buruz Oleg Tinkof ek esandako astakerien harira, norbaitek vodka chancla - tzat jo zutela Tinkof eta neuk ere, berbatia izan arren, vodka chancla bezela geratu nahi ez dudanez, ez beltza ez zuria, busti gabe, neure eritzia justifikatzeko gai ez naizela ikusita,zeuen Feedback aren zai geratuko naiz , orain kafetxo baten inguruan izango duzuelako nahikoa tertulia eta barriketa!!
Horrela bada, besterik gabe, biharko etapa garrantzitsuenerako atseden hartzeko bidean agurtzen zaituztet.
Onak izan eta Bizipoz!!
